Aske utzi dituzte Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifano preso ohiak

Guardia Zibilak Karlos Saez de Egilaz eta Pipe San Epifano preso ohiak atxilotu ditu asteazken goizean. Eguerdian utzi dute aske Sez de egilaz, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuarteletik pasa ostean. 'El Mundo' egunkariaren arabera, Sortuko lau kide atxilotu zituzten sumario beragatik atxilotu dute.

Sortuk salatu du "jarduera politiko zilegi eta legalak kriminalizatu" nahi dituztela, eta testuinguru zehatz batean gertatu direla atxiloketa hauek, "Kataluniako buruzagi independentistak indultatu dituztenean, eta kartzela politikaren normalizazioan urratsak ematen ari direnean". EH Bilduk, bere aldetik, salatu du presoen eskubideen alde lanean ari direnak "kolpatu" nahi dituztela.

Guardia Zibilak Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’ eta Oihana Garmendia, Sortuko kideak, eta Haimar Altuna eta Oihana San Vicente Kalera Kalera ekimenekoak atxilotu zituen urtarrilaren amaieran. Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta egin ziren atxiloketak, euskal presoen ongi etorriak antolatzeagatik. Terrorismoaren gorespena eta biktimen umiliazioa delituak egotzi zizkieten, eta aske utzi zituzten deklaratu ondoren.