Joseba Compains: "Gertakari historikoa herria burujabetzaren alde mobilizatzeko palanka da"

Nafarroa Berriz Altxa ekimena sortu dute aurten, burujabetzaren aldarria kalera ateratzeko. Maiatzaren 22an, 1521ean gaztelarren aurka altxa ziren herritarrak omendu zituzten, eta ekainaren 19an dute hurrengo hitzordua. Joseba Compains ekimeneko kidearekin hitz egin dugu, eta nabarmendu du "gertakari historikoa herria Nafarroako burujabetzaren alde mobilizatzeko palanka" dela.