Skip to main content

Jon Ortiz, Etxera Eguna: “Mobilizazioa eta elkartasuna beharrezkoak dira presoak etxeratzeko”

Politika

Uribe Kostako Etxera Eguna ospatuko da ekainaren 3an, eta Jon Ortiz antolatzaileetako batek eman dizkigu xehetasunak. Ortizek azpimarratu du sakabanaketa amaitu den arren, graduen erregresioak edo bestelako “oztopoak” gertatzen ari direla, eta preso eta iheslariak kalera irteten direnean ere arazo ugari izaten dituela. Horren aurrean, uste du “mobilizazioa” eta “elkartasuna” beharrezkoak direla, eta “borrokan” jarraitzeko deia egin du.
Horretarako, egun osorako egitaraua prestatu dute; goizean, preso eta iheslarien esparruan lan egin duten hiru eragileekin mahaingurua izango dute, eta bertan izango dira Etxerat, Sare eta Harrera taldeetako kideak. Eguerdian bazkaria egingo dute, eta elektrotxaranga batekin kalejira egin ondoren, kontzertuak izango dira: EH Sukarra, Ugerda, Lehen Lerroa eta Anubek, Iheskide eta Gora Etorri taldeak igoko dira oholtzara.