Jaurlaritzak xede nagusitzat du transferitu gabeko gainontzeko transferentziak eskuratzea

Eusko Jaurlaritzak hasiera eman dio urte politiko berriari Donostiako Miramar Jauregian urtero egin ohi bezala. Bertan ikasturte honetako lehen Gobernu Kontseilua egin du lehendakariak Jaurlaritzako sailburuekin bat. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera sozial eta ekonomikoaz aritu dira, besteak beste.