Jasandako torturak eta irregulartasunak salatu dituzte 13/13 sumarioko auzipetuek

Hiru guardia zibilek deklaratuko dute gaur, 13/13 sumarioko hirugarren saioan; akusasioaren lekuko gisa. Atzoko saioan akutasuek hitza hartu zuten, akusatuek leporatzen dizkieten delituak ukatu zituzten. Era berean, aurretiazko gaiak eztabaidatu zituzten eta abokatuek konponbide prozesuan eginiko lana balioetsi zuten akusatuek, besteak beste.