Izan Bidea eta Argi dugu mobilizazioak zuzenean jarraituko ditugu Hamaikak eta Kanaldudek elkarlanean Bilbo eta Baionatik

Izan Bidea lelopean Hego Euskal Herrian eta Argi dugu lelopean Baionan egingo diren mobilizazioak zuzenean ikusi ahalko dira larunbatean Hamaika telebistan eta Kanalduden 16:30ean hasita. Hamaikaren Bilboko egoitza nagusitik eta Kanalduderen Baionako egonleku berezitik gidatuko dugu saioa. Lehen agurrak eginda, Hego Euskal Herriko hiriburuetan izanen diren unitate mobilek egin irudiak eta kontakizunak jasoko ditugu, baita azken asteotan herritarrek sare sozialetan hedatu mezuak.. Arratsaldeko bostetatik aurrera, Lapurdiko hiriburua izango da protagonista. Kanaldudeko lan taldeak bertako berri emanen du, giroa eta senideen lekukotasunak argitan emanez. Bosterdietan Bilbora egingo dugu berriz ere, Bilboko ekitaldia eskaintzeko eta ondotik Baionara itzuliko gira antolatzaileen ekitaldi nagusia zuzenean emaiteko. Bukatzeko, egunak emandako irudien bilduma eskeiniko dute Hamaikak eta Kanaldudek.