Irunek ez du Mediterraneoa izan nahi

Eusko Jaurlaritzaren tutoretzapekoa den etxe batean hilda aurkitu zuten herenegun gazte marokoar bat. Jaurlaritzak uste duenez, bere buruaz beste eginda zendu da 18 urteko mutila. Gizartea interpelatzeko balio dezala Euskal Herriko mediterraneo honek. Zeren, ez da auzi berdinaren bueltan azken egunotan jaso den ezbehar bakarra. 21 urteko gizon eritrear baten gorpua aurkitu zuten igandean Irunen, Bidasoa ibaiaren ertzean; bere buruaz beste egin zuen hark ere. Jaurlaritzak eta Irungo Harrera Sareak uste dute igaroan zihoala.