Iratxe Sorzabal Espainiaratu izana salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen

Behin-behinean Espainiaratu dute Iratxe Sorzabal euskal presoa, Espainiako Auzitegi Nazionalean duen epaiketarako; izan ere, otsailaren 7an eta 8an du epaiketa, 1996an Gijonen ETAk egindako atentatu bat egotzita. Iratxe Sorzabal Estremerara eraman dute. Espainiaratu izana salatzeko, Bidasoaldeko Iratxeren Lagunak taldeak antolatuta, elkarretaratzea egin dute Irunen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image