Skip to main content

Instrukziora itzuliko da Urrutikoetxearen kontrako auzia Parisko Dei Auzitegian

Politika

Josu Urrutikoetxearen epaiketa bertan behera utzi eta berriz ere instrukziora bidali du Parisko Dei Auzitegiak. Irailaren 13 eta 14an garatzekoa zen Urrutikoetxea 2002 eta 2005 artean ETAko kide izan ote zen epaituko zuen prozesua. Akusazioaren argitasun faltagatik eta prozesu osoan emandako forma akatsengatik bota dute auzia atzera.

Epaiketa bukatu berritan, Josu Urrutikoetxeak nabarmendu du epaiketa honek erakusten duela "areto honetan nola egin dituzten instrukzioak, zer nolako txapuzak egin dituzten". Zentzu horretan, adierazi du justizia frantziarrarentzat "lotsagarria" izan beharko lukeela horrelakoak gertatzeak. Ez daki zenbat iraun dezakeen prozesu horrek, baina hilabete batzuk behintzat baietz espero du: "Hori beren tenpusa da, ez nirea".