Skip to main content

“Inoizko babesik handienarekin” presoak hurbiltzea eta gradu progresioa azkartzea eskatu du Sarek

Politika

Arratsaldeko mobilizazioei ekin baino lehen mintzaldia egin da goizen Bilbon, Euskalduna Jauregian, ordezkaritza zabal baten parte hartzearekin. Bertan izan baitira bozeramaile politiko, sindikal eta sozialak. Beste urte batez, Sarek hainbat ekintza antolatu ditu, Covid19a dela eta beste formatu batekin, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Eta, horretan, presoek eta haien familiek pairatzen duten salbuespen-erregimenari amaiera emateko beharra azpimarratu gura dute.