“Herri bat gira, mugarik ez! Indar okupatzaileak, kanporat!” lelopean manifestazioa egingo dute bihar Baigorrin

Baigorriko herritar talde batek deituta “Herri bat gira, mugarik ez! Indar okupatzaileak, kanporat!” lelopean manifestazioa egingo dute bihar, otsailaren 6an. Mobilizazioa 15:30ean abiatuko da elizako plazatik. Urtarrilaren 14az geroztik, Pirinio-Atlantikoetako prefekturak agindurik, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxita daude, horien artean Izpegikoa.