Skip to main content

Herbehereetako hiru kazetarik istripua izan dute euskal presoen urruntzea dokumentatzean

Politika

Herbehereetako VPRO telebista publikoko hiru kazetarik trafiko istripua izan zuten pasa den asteburuan Puerto de Santa Maria espetxetik gertu, euskal presoen urruntzeari buruzko erreportaje batean lanean ari zirela. Auto batek abiadura handian jo zituen, baina ez zuten kalte fisikorik jasan.