Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatuko da Sare Gabonetan

“Iluntasunari etxerako argia” lelopean mobilizazioa eginen du Sarek Iruñean abenduaren 19an, Berriozartik hiriburuko espetxerako martxa deituta, eta egun horretan bertan Bilbon mobilizazioa deitu dute, Arriaga plazan, “Bidea Gara” izenburupean. Gabon bezperan Gasteizen deitu dute ekitaldia eta abenduaren 26an Donostian.