Hasi dira ordainpeko aparkaleku sistemarekin Iruñeko iparraldean

Asteazken honetan Iruñeko iparraldeko hiru auzotan gune urdin gisa ezagutzen den aparkalekuaren erregulazio-sistema ezartzen hasi dira eta ordainpeko izatera pasa dira 10.800 plaza Sanduzelain, Arrotxapea iparraldean eta Txantrean. Azken auzo horretan gaurko protestak deitu dituzte.