Skip to main content

Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturak azaldu ditu Naia Zuriarrainek

Politika

Naia Zuriarrain 13/13 sumarioko zortzi auziperatuetako batek 2010ean Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturak kontatu ditu. Bost egunez egon zen inkomunikatuta, eta bideo batean jasandako ukituak, oihuak eta itotzeko saiakerak azaldu ditu, besteak beste. Hala, torturapean egindako deklarazioetan oinarrituta, 11 urteko espetxe zigorra eskatu diote 13/13 auzian.

Auziperatuek mobilizazioa deitu dute larunbaterako; manifestazioak 12:00etan irtengo dira Bilboko Jesusen Bihotza plazatik, eta Donostiako Saguesetik.