Skip to main content

Gradu erregresioaren eraginez espetxera bueltatu da Joseba Arregi preso oñatiarra

Politika

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da Joseba Arregi preso oñatiarra. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari joan zen otsailean emandako hirugarren graduaren aurka eginik, martxoan hain justu, fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.

Oñatiko presoak 76 urte eta erdi bete ditu eta horietatik ia 31 urte espetxean pasatu ditu. Etxeratek jakinarazi du hainbat patologia dituela “hainbeste urteko espetxeratzearen ondorioz”, eta 2019ko ekainean bete zituela zigorraren hiru laurdenak. Frantziako espetxeetan egindako hamar urteak zenbatuz gero, jada aske egongo zela adierazi du elkarteak.

Arregiren aurkako erabakiarekin, sei dira Espainiako Auzitegi Nazionalak aurten atzera botatako gradu progresioak.