Skip to main content

Gonzalez ikertzeko eskaria artxibatuta, GAL argitzeko plataforma aurkeztu du Pili Zabalak

Politika

Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen. Bertan jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak artxibatu egin duela GALen atzean Felipe Gonzalez ote zegoen ikertzeko egindako eskaria, delituek preskribatu dutela iritzita.

B-Egiaz plataformaren bitartez, Zabalak iragarri du "instantzia judizial guztiak agortu arte" lanean jarraituko dutela, "bai Espainian, bai nazioartean, egia ez baita inoiz preskribatzen" gaineratu du.

Webgunea ere aurkeztu dute: https://www.b-egiaz.org/eu/

Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmor ere izan dira agerraldian; ehun pertsona ezagun baino gehiagok babestutako ekimena aurkezteko.