Skip to main content

Giza katea egingo dute ekainaren 4an Donostian, euskal presoen eskubideen defentsan

Politika

Euskal gehiengo sindikalaren ordezkariak batu dira Sare Herritarrarekin elkarlanean, Izan Bidea dinamikara batuz, elkarbizitzarako, bakerako eta presoen etxerako bidearen parte direla adierazi eta datozen egunetan aurrera eramango duten dinamikaren berri emateko. Besteak beste, ekainaren 4an Donostiako Saguesetik irtengo den giza katearen berri emateko.