Gernikako sarraskia oroitzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Gernika bonbardatu zutenetik 84 urte igaro diren honetan, sarraski hura oroitzeko asmoz hainbat ekitaldi antolatu dituzte, beti ere segurtasun neurriak aintzat hartuz. Besteak beste, lau minutuko isilunea egingo dute Gernikan sirenarekin, Hitlerrek Francoren armadari laguntzeko bidalitako Kondor legioko hegazkinek herri gainera bonbak jaurti zituzten ordu berean.