Gaur duela 90 urte Lizarrako Estatutua onartu zuten, aldeko 427 botorekin
Politika
Duela 90 urte, 1931ko ekainaren 14an, Lizarrako Estatutua onartu zuten Hego Euskal Herriko udalek egindako batzarrean, aldeko 427 botorekin. Zirriborroa Eusko Ikaskuntzak egin zuen, eta batzarrean abertzaleek eta karlistek gehiengoa osatzen zuten. Handik bost urtera, 1936an onartu zuten Estatutuak Nafarroa kanpoan utzi zuen.