Defentsaren lekuko gehiagok deklaratu dute gaur '13/13 auziko' epaiketan

Abuztuko etenaldiaren ostean, atzo berrekin zioten 13/13 auziko epaiketari. Gaurko saioan, Jesus Garin Hernaniko herritarrak deklaratu du identifikatu gabeko bikote batek zulagailu batekin jardun zuela Hernaniko abokatu-bulego batean, 13/13 sumarioko polizia-operazioa gertatu baino egun batzuk lehenago.