Skip to main content

Gaur amaituko dira Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak

Politika

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu zenetik, Eusko Jaurlaritzak "modu jarraituan eta etenik gabe" lan egin duela nabarmendu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailak. Horrez gain, Tapiak jakinarazi du zabortegia itxita mantenduko dela eta ezingo dituela hondakinak hartu. Bien bitartean, EH Bilduk eta Sortuk Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratu dituzte, eta Jaurlaritzaren arduragabekeria salatu dute.