Garzonen hitzen ostean EBBk behitegi bat bisitatu du abeltzainei babesa emateko

Eusko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak astelehenero egin ohi duen bilera egin du bart Valderejoko Parke Naturalean. Bilera amaitutakoan, Euzkadi Buru Batzarreko burukideek abeltzaintzako ustiategi bat bisitatu dute EAJk sektorea erabat babesten duela ikusarazteko, duela egun batzuk Alberto Garzón Kontsumo ministroak egin zituen adierazpen polemikoen ondorioz sortu den giro aztoratuaren aurrean.