Aske utzi dituzte Frantziako Poliziak atxilotutako lau gazteak

Baionako polizia judizialak hiru gazte atxilotu ditu Urruñan eta Hendaian, eta horietariko bat adin txikikoa da. Laugarren gazte baten bila ibili da polizia, baina ez dute etxean atzeman. Ondoren, polizia-etxean aurkeztu da gaztea eta bertan espetxeratu dute. Dirudienez, uztailaren 14an Donibane Lohizuneko 'hilen monumentuko' ikur frantsesak lapurtzea leporatzen diete.