Skip to main content

Felipe Gonzalezek GALekin duen lotura azter dadin eskatu dio Pili Zabalak Gipuzkoako Fiskaltzari

Politika

Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, Elkarrekin Podemoseko lehendakari izateko hautagai izan ondoren, koalizioa utzi zuen. GAL «ikertzen lagunduko zuen plataforma independente» bat sortzeko asmoa iragarri zuen hilabete batzuk lehenago. B-Egiaz sortu eta iragan irailetik GALek gauzatutako krimenak ikertzen jardun du. Bi urteko ikerketa zientifiko eta «objektiboa» bultzatuko du plataformak. Testuinguru honetan, Pili Zabalak idazki bat aurkeztu du Gipuzkoako Fiskaltzan, Felipe González Espainiako Gobernuko presidente ohiak GALekin izan dezakeen lotura iker dadin eskatzeko.