Maia alkateak adierazi du "ezkorra" dela aurrekontuak onartzeko aukeraz

Enrique Maia Iruñeko alkateak adierazi du "oso ezkorra" dela Udaleko Aurrekontuak onartzeko behar dituen babesa lortzeko aukeraz. Adierazi du beste alderdi politikoek Navarra Sumarekiko harremanak blokeatuta dituztela, akordioen edukia zernahi dela ere. Bestalde, Haur Eskoletako Gurasoak plataformako kideek euskarazko haur eskolak Iruñea iparraldean soilik daudela salatzeko kexak aurkeztuko dituzte Udalean, Arartekoaren txostenean oinarrituta.