Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak egiaztatu du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde bakarrez utzi dutela aurrekontuen negoziazioa

Politika

Koalizio bakoitzak Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin hiru bilera egin ostean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazi dute osoko zuzenketa aurkeztuko dietela Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuei.

Maddalen Iriarte EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak hedabideen aurrean hitz egin du eta jakinarazi du itxitzat jotzen duela gobernuarekin zabalik zuen negoziazioa. Iriartek azaldu duenez. “Ez dugu negozitzeko benetako asmorik ikusi, eta ez gara antzezteko ariketa batean egongo”.

Elkarrekin Podemos-IUk ere osoko zuzenketa aurkeztuko du, Miren Gorrotxategik azaldu duenez Jaurlaritzak hasieratik argi utzi die ez duela oposizioko taldeen babesik behar aurrekontuak aurrera ateratzeko, EAJk eta PSE-EEk gehiengoa baitute Legebiltzarrean.

Azkenik, PP+Cs eskuineko koalizioak "nahiko eskasa" ikusten du Eusko Jaurlaritzaren planteamendua, baina ez dio negoziatzen jarraitzeari uko egin.