Skip to main content

Alkateen Mugimendua omentzeko ekitaldia egin dute Bergaran

Politika

Duela 45 urte, 1976ko uztailaren 21ean, Euskal Herriaren izaeraren eta bere eskubide historikoetan oinarritzen zen burujabetzaren elkargune izan zen Bergarako herria. Foruen abolizioaren mendeurrena betetzen zela gogoratzeko, Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Bergaran, herri bat zirela eta burujabetzatik aurrera egin nahi zutela adierazteko.

Gaur, 2021eko uztailaren 21ean, Alkateen Mugimenduaren 45. urteurrena oroitu dute, eta bertan parte hartu zuten alkateak omendu dituzte. Hainbat hautetsik hartu dute parte: Lizarra eta Altsasuko alkateak Nafarroatik, Urruñakoa Ipar Euskal Herritik, Asparrenakoa Arabatik, Durango eta Arrigorriagakoek ere hartu dute parte, eta Gipuzkoako ordezkaritza osatu dute Bergara, Arrasate, Zarautz eta Donostiako alkateek, besteak beste.

Hona hemen ekimenari buruz Gorka Artola Bergarako alkatearekin izandako elkarrizketa: "Udal instituzioek badakigu zer esana gure herria eraikitzeko bidean".