Europako Abokatuen Elkarteak 13/13 sumarioko epaiketa bertan behera uztea eskatu du

Joan den astean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean 13/13 sumarioko epaiketa, euskal presoen abokatu lanetan aritutako zortzi herritarren aurka. Horren aurrean, ELDH Europako Abokatuen Elkarteak baieztatu duenez, 13/13 sumarioaren epaiketan irregulartasun ugari daude, eta Espainiako Gobernuari prozesu hori bertan behera uzteko eskatu dio.