Skip to main content

Etxeratek euskal presoei ezartzen zaien salbuespenarekin behin betiko amaitzea eskatu du

Politika

Euskal presoen seniden elkarteak salatu du aurten 32 euskal presori oztopoak jarri dizkietela erredentzioak, irteera baimenak eta hirugarren graduak eskuratzeko. Bide batez, Etxeratek ohartarazi du ezin dutela beste hiru hamarkada itxaron presoei dagozkien baimenak eta hirugarren gradua lortzen.