Espetxeratuen %40 erdi askatasunean egotea da Tapia Jaurlaritzaren aholkulariaren helburua

Espetxeen eskumenari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden hiru espetxeen kudeaketa Jaurlaritzaren esku egongo da urritik aurrera. Testuinguru honetan Jaime Tapia epaile eta Jaurlaritzaren aholkulariak adierazi du euren helburua EAEko espetxeetako presoen %40 erdi askatasun erregimenean egotea dela.