Skip to main content

Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Memoria Demokratikorako Lege proiektua

Politika

Espainiako Ministroen Kontseiluak Memoria Demokratikorako Lege proiektua onartu du gaur; 2007ko Memoria Historikoaren lege-proiektua ordezkatuko duena. Arau berriarekin, 1936ko estatu-kolpea eta diktadura gaitzesten dira, eta frankismoaren epaiketa errepresiboak baliogabetzat jotzen dira. Horrez gain, diktaduraren ikurrak eta aipamenak kentzea bultzatuko du proiektuak; gaur gaurkoz, Espainiako Estatu osoan 6000 ikur frankista baino gehiago daude.