Skip to main content

Espainiako Aurrekontuek Eusko Legebiltzarrean ere hautsa harrotu dute

Politika

Madrilgo eta Lauako Gobernuak bete betean sarturik daude datorren urteko aurrekontuen negoziaketetan. Negoziaketa hauen baitan, EH Bildu protagonista bihurtu da. Nahiz eta EAJ eta PSEren gehiengoarekin Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak arazorik gabe aterako dituen, EAJak Madrilen duen prestutasun bera Euskadiko aurrekontuak onartzeko ere izan beharko lukela aurpegiratu dio Bilduri. Izan ere, Jeltzaleek aurrekontuen akordio zabala lortu nahi omen dute.Horren aurrean, Maddalen Iriarte, EH Bilduren bozeramaileak adierazi du Lehengoari eusteko bada EH Bildu ez dela aurrekontuen akordioan egongo.