“Ertzaintzak egindako torturak” bere gain hartzeko eskatu dio Egiari Zor-ek Jaurlaritzari

Ertzaintzak torturatutako pertsonen ordezkaritza batek ausardia eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, ekainaren 26an, Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunean, antolatu duen ekitaldian dagozkion erantzukizun politikoak bere gain har ditzan eta biktima horiei zor zaien egiarako eta aitortzarako eskubidea bermatzeko urratsak eman ditzan.