Ertzaintza etxegabetze baten aurka manifestatu diren gazteei oldartu zaie Abadiñon

Ertzaintzak Desokupa enpresak behartutako etxegabetze batean kolaboratu zuen atzo Abadiñon, izaera ultraeskuindarra daukan enpresa bati babesa eskainiz. Gertatutakoaren harira, jendetza bildu zen atzo Abadiñon deitu zuten kontzentrazioan, Desokupa enpresaren eta ertzaintzaren jarrera oldarkorra salatzeko.