Skip to main content

Iruñean atxilotutako gazteek epailearen aurrean bihar deklaratzea espero da

Politika

Atxilotuta jarraitzen dute atzo Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen 10 gazteek, eta bihar deklaratuko dute epailearen aurrean, Hamaika Telebistak jakin ahal duenez. Udaltzaingoaren ziegetan igaro dute gaua, eta, sekretupean dago poliziaren ikerketa. Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur ere, 20:00etan, Plaza Gorrian.