Skip to main content

Ernaiko kide batek Gasteizko epaitegian deklaratu du, maiatzaren 7ko protestekin lotuta

Politika

Ernaiko kide bat Gasteizko Epaitegietan deklaratzera deitua izan da. Kasua maiatzaren 7an Ernaik deituriko mobilizazioekin loturik dago. Gazte antolakundeak salatu du Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu eta zauritu zituela Bilbon zein Gasteizen, eta orain haien aurka bederatzi prozesu judizial eraiki direla.