Ernaik nabarmendu du polizia gehiegikeriak salatzea ezin dela gorroto delitua izan

Arabako Auzitegiko Fiskaltzak Ernairen aurkako ikerketa abiatu du, Ertzaintzaren aurkako ustezko "gorroto delitu" bat egotzita, eta gazte erakundeak zabaldutako kartelak, pankartak eta mezuak zituen atestatua bidali du. Ikerketa horren aurrean, Ernaiko kideak Donostian batu dira. Adierazi dute Erkorekak asteak daramatzala euren inguruan soilik hitz egiten. Argi dute beste behin pandemiaren kudeaketa negargarria albo batera utzi eta atentzioa desbideratzeko helburuarekin egina dela.