Skip to main content

Erdi-askatasunean dauden presoen ratioa % 40ra arte handitzea da Tapiaren erronka

Politika

Nazioarte-mailan eta giza eskubideen ikuspegitik, Jaime Tapia epaileak adierazi du ratio ontzat jotzen dela presoen % 40 erdi-askatasuneko erregimen mota batean egotea. Espainiako estatuan, ratio hori gaur egun % 25ekoa dela uste du; beraz, EAEk % 40 horretara iristeko erronka duela azpimarratu du espetxe alorreko aholkulariak, baina "itsutu gabe", prozesua "pixkanakoa" baita.