Ehunka lagun elkartu dira Iraultza Txikien Akanpadan, "hausnartzeko eta eraikitzeko"

Abuztuaren 25etik 29ra antolatu da Iraultza Txikien Akanpada, oraingo honetan Arteako Basoan. “Piztuko dugu sua?” lelopean, herri mugimenduen topagunea bi erronka nagusiei erantzuteko egituratu da, batetik, herri mugimenduek elkarren berri izateko eta bestetik, sareak eraikitzeko.