EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta Pablo Iglesias aurrekontuez hitz egiteko bildu dira

EH Bilduko Mertxe Aizpurua kongresuko bozeramailea eta Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea aurrekontuez hitz egiteko bildu dira. Aizpuruak hiru baldintza jarri dizkio mahai gainean Iglesiasi: lurralde auziari irtenbide demokratikoa ematea, krisialdi ekonomikoari irtenbidea ematea langileak kaltetu gabe eta salbuespenezko espetxe politika amaitzea.