EH Bildu: "Presoen eskubideen alde lanean ari direnak kolpatu dituzte"

Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanioren atxilotzeak presoen eskubideen alde lanean ari direnen aurkakotzat jo ditu Julen Arzuaga EH Bilduko eledunak.

"Ezin dugu indarren onartu estatu arrazoiaren ezarpen hori, ezin ditugu normalizatu ezaugarri horiek dituzten operatiboak, atxiloketen, errepresioaren eta kartzelaren mehatxupean herri honen bake nahiak isilarazteko", nabarmendu du Arzuagak.

Atxilotutakoen egoeragatik kezka agertu du EH Bilduko legebiltzarkideak eta elkartasun mezua helarazi die senide eta gertukoei.