Skip to main content

EAJk behera egin du Bilbon eta Bizkaiko Batzar Nagusietan

Politika

Botoen %100 zenbatuta, EAJk bi zinegotzi galdu ditu Bilbon,14tik 12ra. EH Bilduk bi zinegotzi irabazi ditu Bilbon, 4tik 6ra egin du jauzi. Batzar Nagusietan EAJ 25etik 23ra jaitsi da, eta EH Bildu 10etik 15era igo. Hirugarren postuan geratu da PSE-EE, 9 eserleku izango ditu eta Bilbon 5 ordezkari. PPk 2 puntu egin du gora, botoen % 8 eskuratut. Elkarrekin Podemosek botoen % 7 eskuratu ditu, eta 2 batzarkide izango ditu, 4 galduta.