Skip to main content

Brian Currin: 'Gobernuak zioen bakea ez zela Aietetik etorri, ETA garaitu zutelako baizik'

Politika

Gobernu espainiarra Aieteko bake konferentziari garrantzia kentzen saiatu zela adierazi du Brian Currin abokatu hegoafrikarrak. Gogorarazi du Madrildik esaten zela bakea ez zela Aietetik etorri, eta gobernu espainiarra izan zela ETA garaitu zuena. Hala, adierazi du; bere ustez, Gobernu espainiarra ez zegoela prest, armagabetzerako arma horiek ez bazituzten eurek jasotzen.