Bizkaiko PCBko langileak greban 83 kaleratzeak geldiarazteko

PCBk planta bat du Sestaon, eta beste bat Barakaldon: 530 langile guztira. Enplegu-erregulazioko espedientea inpugnatzeko epaiketa hasi dela-eta, egun osoko greba egin dute Bilboko Justizia Jauregiaren atarian elkartu dira. Tubacex, Petronor eta Aernnova enpresatako grebalariak ere batu zaizkie elkartasunez. Langileen ordezkariek adierazi dute lan-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko itxaropena dutela.