Skip to main content

Bizkaian, EAJk eutsi arren, alderdi abertzaleen norgehiagoka gero eta estuagoa da

Politika

Joera agerian utzi dute hauteskunde, EAJk behera egin du, eta EH Bilduk, berriz, gora egin du. Bizkaian, hala ere, jeltzaleak oraindik orain nagusi dira Batzar Nagusietan zein Bilbon. Hori bai, Batzar Nagusietan 50.000 boto gutxiago jaso ditu EAJk. Izan ere, jeltzaleek bi batzarkide gutxiago lortu dituzte Bizkaian, eta kontratara, EH Bilduk bost batzarkide irabazi ditu. Horiek horrela, ziurrenik, Elixabete Etxanobe Unai Errementeriaren ordezkoa izango da.
Eta Bilbon, EAJk berriro ere aginte makila izango du. Juan Mari Aburto hirugarrez alkate izango da. Emaitzak, baina, urrun gelditu dira iragartzen zuten gehiengo osotik. Izan ere, jeltzaleek irabazi arren, bi zinegotzi galdu dituzte, eta EH Bildu bigarren indarra bihurtu da. Atzera egin dute jeltzaleek eta hainbat herritan EH Bildu alkatetzak lortzear da.