Manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Donostian 13/13 auziaren aurka

Datorren astelehenean hasiko da 13/13 sumarioko zortzi auzipetuen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ETArekin lotura izan zutelakoan eta 2010ean egindako polizia operazio batean oinarritzen da. Bihar manifestazioak egingo dituzte 12:00etan, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik eta Donostiako Saguestik abiatuta, 13/13 auziaren kontra.