Skip to main content

Bihar abiatuko da berriz 13/13 auzia defentsaren lekukoekin

Politika

Abuztuan atsedenaldia egin ondoren, bihar abiatuko da berriz uztailaren 12an hasi zen 13/13 auzia, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zazpi euskal herritar epaitzen ari dira Madrilen, euskal presoekin bitartekaritza lana egiteagatik ETAko kide izateaz akusatuta.

Testuinguru honetan, asteburuan Juan Mari Jauregiren heriotzaren berri izan dugu. 13/13 sumarioko auzipetuetako bat zen, baina uztailean osasun egoeragatik auzitik kanpo utzi zuten.