Behin-behinekotasuna jaistea helburu legea egitasmoa tramitatuko du Espainiako Gobernuak

Hamar urte daramatzen behin-behineko langile publikoei plaza oposiziorik gabe emateko legea tramitatuko du Espainiako Gobernuak. Azken urteetan aldi baterako kontratazio formulak ugaritu dira administrazioan, eta lan eskaintza publikoak gutxitu dira. Zehazki, Espainiako Gobernuak erkidegoei eta udalei ezarritako debekuengatik eta mugengatik. Sindikatuen arabera, Hego Euskal Herrian behin-behinekotasuna %40koa da.