Behin behinean aske utzi dituzte Arrotxapean atzo atxilotutako gazteak

Iruñeko guardiako epaitegiak jakinarazi du behin behinean aske utziko dituztela Arrotxapean atzo atxilotutako gazteak, kautelazko neurririk gabe. Auzitegiak jakinarazi duenez, "desordena publikoak, lesioak, eta agintaritzaren aurkako atentatua" delituengatik ikertzen ari dira gazteak.

Espainiako Poliziak sei gazte atxilotu zituen atzo Arrotxapean, eta Txintxilla kaleko komisaldegian pasa dute gaua; goizean elkarretaratzea egin dute bertan atxilotuei babesa adierazteko.

Goiz goizetik poliziaren presentzia handia izan zen atzo Iruñeko auzoan. Poliziak kargatu egin zuen, eta gazte bat atxilotu lehen oldarraldian. Hainbat gazte auzoan sakabanatu, eta beste bost gazte atxilotu zituzten orduan.

Errotxapeako Gaztetxeko kideek prentsaurrekoa egin dute, eta manifestazioa deitu dute irailaren 11rako, Antolatzerik ez, espaziorik gabe lelopean; arratsaldeko 18:00etan irtengo da Maiteminduen Plazatik. Atxilotuez gain, adierazi dute 150 pertsona baino gehiago identifikatu zituztela.

Hona hemen atzoko irudi kronika bideoan.